XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Egitan? Alegratzen naun... Noiztik elkar ikusi gabe, neska? - Ihazko abuztutik bai.

- Edo geroxeago, hori dun bai, soziedadeko afari hartan izan gintunan eta harrezkero arrastoa galdu ninan.

- Bila ibili haiza? - Zer esango dinat... - Ez ezak ezer esan, asmatu diat eta.

- Beti hartzen naun e! - Erraz jartzen baitidak.

- Beti bezain konten, beti bezain polit...

- Orain zuritu nahirik? - Aizan, hitz goxoak hola eskertzen baditun...

- Eta zer egiten duk orain? - Lana, badakin, betiko lantegi zerri horretan.

- Zenbat urte daramatzak hor? - Ez naun gogoratzen... orain gaizki giauden, grebatan eta.

- Eta lanaz aparte... - Hemengo bizimodua badakin.

- Ez zekiat ez gutxi etortzen nauk eta.

- Ba, ikusten dun hau nola dagoen, nahiko... deprimituta.

- Hemen kexatan? Herri hau deprimitua bada...!

- Bazekinat, bazekinat kanpotik ikusita xoragarria dela, baina nola esango dinat... bestaldean esate baterako, Etxek eta etortzen den besteren batek esan didatenez behintzat, lehen baino okerrago ez zegon, baina hemen, badakin orain ez dela asko zernolako anbientea genuen, gaztetan esaten dinat, bota ezan orain begirada bat inguruan eta esango didan honek lehengoarekin zerikusirik duen...

- Horrela jartzen bahaiz triste duk noski... - Ba, ez niagon triste aitzitik, baina esan nahi dinat motibuak badaudela pixkabat egoteko.

- Baina zer duk? Lan guti egiten duzuela? - Lana? Bat ere ez! Bazirudin akuilua behar dugula orain ipurdian edozertarako mogi gaitezen...

- Joanen gaituk taberna batera? - Bai hementxe sartuko gaitun.

- Ikusten dun, ezta?, hau larunbatean ba bai, baina egunero honela, ezin! nola etorri haiz bada gaur?

- Lagun batzu nahi nizkian ikusi, (...).